…eta kitto!-k “Nirekin hasi euskaraz” kanpaina abiatu zuen atzo herriko 27 tabernatan

Herriko tabernetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena maiatzaren 29ra arte egongo da martxan. Ekimenak taberna-giroan euskararen presentzia eta erabilera indartzea du xede, eta horretarako hainbat baliabide banatu dituzte herritarren eta ostalarien artean. Kanpainan parte hartu nahi duten ostalariek leloa daraman pin-a eramango dute soinean. Horren bidez, bezeroei adieraziko diete haiengana hurbiltzean lehen hitza edo …

“Nirekin hasi euskaraz” kanpaina, Eibarko ostalaritzan

“…eta kitto! Euskara Elkarteak” “Nirekin hasi euskaraz” kanpaina jarriko du martxan Eibarko ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimenaren helburua da ostalaritzan zerbitzarien eta bezeroen arteko lehen harremanean euskararen erabilera bultzatzea. Askotan, lehen agurra euskaraz egiteak elkarrizketa euskaraz jarraitzeko aukera errazten du; horregatik, kanpainak lehen urratsa euskaraz ematera gonbidatzen du. Eibarko ostalaritzak presentzia handia du herritarren egunerokoan, …