
Bonu kanpaina berria ostalaritza – elikadura
- 7 de October de 2025
- 3
- Uncategorized @eu
Tokiko merkataritza bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, Eibarko Udalak, Eibarko Merkataritza Gune Irekiarekin batera, ostalaritza eta elikadura bonoen kanpaina berri bat jarri du martxan.
Ekimena irailaren 16tik egongo da indarrean, bonuak amaitu arte erosi aha izango dira, beti ere urriaren 9ra baino lehen.
Oraingoan, kanpaina elikadura- eta ostalaritza-establezimenduei zuzenduta dago. 50 euroko bonuak jarriko dira salgai 40 euroren truke, hau da, 10 euro aurreztu ahal izango da bono bakoitzeko. Pertsona bakoitzak gehienez bi bono eros ditzake NAN edo AIZ bakoitzeko, eta, horrela, 100 eurorainoko kontsumoa egin ahal izango da guztira nahiz eta erosleak 80€-ko gastua egin.
Kanpaina honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren bonuak erraz eros ditzakete www.erosieibarren.eus webgunearen bidez, kanpaiak dirauen bitartean ahalbidetuko den formularioaren bitartez.
Bonoak 2025eko urriaren 12ra arte erabili ahal izango dira; egun horretan iraungiko dira.
Ekimen honen bidez, Eibarko Udalak tokiko ekonomiaren aldeko konpromisoa berresten du, elikadura eta ostalaritza sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatuz eta gertuko merkataritzaren dinamismoari lagunduz.
Parte hartzen duten elikadura-establezimenduak:
Aizpiri autoservicio, Andia, Antxon, Arregui Domínguez (Bidebarrieta), Arregui Domínguez (Ego-gain), Barrena fruta-denda, Gozo-gozo, Legarre fruta-denda, Maria Ospitxal, Mugika, Oberena, Otegui, San Andrés, Txaltxa zelai fruta-denda, Villalba
Parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduak:
Aguiñaspi, Akara, Albert, Alex jatetxea, Ametsa, Arkupe, Azkena, Baisi, Baratze, Batzoki, Beleko, Bossa, Bosy pastelería, Buenos Aires, Bulebú, Casa Banaka, Casino Toribio Etxeberria, Chic, Chido, Eskarne, Foxtter, Gure Kaiola, Gure Leku, Guridi, Hirurok, Kalaka, Kontent, Koskor, Kultu, La Espuela, Laurel & Hardy, Lusai, Nuvola, Ongi Etorri, Orbela, Or-ondo, Sheiko, Suberoa, Tarte, Topa Leku, Trinkete, Txoko, Waterloo, Xania, Zubigain Berria