Ostiralean zabalduko ditu ateak Eibartek eta larunbatean Bigarren Eskuko Azokak

Eibarko artisauen elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Eibartek ostiralean zabalduko ditu ateak, Untzagan. Aurtengoa 19.edizioa izango da eta hamar bat stand egongo dira. Bertan artisaulanak (Zu gehi ni, Hartara, Isabel Orozco, Eskune, Bitxit Kool Lazaera, Mouxka, Eskulan) eta elikadura-produktuak (Lizagasar,Galletiak, Egotza-Maison Dufrexe) erosi ahal izango dira. Urtarrilaren 5era arte zabalduko dute,egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era …

Gabonetan Oparitu Eibar

Hemen gatoz beste promozio paregabe batekin!! Abenduaren 25era arte, Oparitu Eibar txartelak erosten dituztenek zozketa batean parte hartuko dute, 1.000 €arteko txartelak irabazteko aukerarekin. Gabon hauetarako opari aparta! Badakizue, GABONETAN OPARITU EIBAR! Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu hemen: https://cioka.erosieibarren.eus/eu/oparitu-eibar/

Promoziodun txartelen azken egunak

Gogoratu nahi dizuegu Oparitu Eibar promoziodun txartelen balio-epea datorren asteartean, abenduaren 5ean, amaitzen dela. Horrek esan nahi du hilaren 6tik aurrera promoziodun txartel hauek ez dutela inolako baliorik izango, saldoa badute ere. Garrantzitsua da jakitea kontsumitu gabeko zenbatekoa ez dela inolaz ere itzuliko. Ez alferrik galdu azken egun hauek eta SUSTATU EIBARKO MERKATARITZA!!!

Astelena haur parkea, izotz-pista eta barrakak izango dituzte etxeko txikienek

Aurten berriz ere ohiko jarduerak egingo dira: besteak beste, Astelena frontoiko haur parkea, Errebal Plazan ipiniko den izotz-pista eta Anbulategian, Txantxa-Zelain eta Urkizuko parkean barrakak egongo dira. Abenduaren 23an zabalduko ditu ateak Astelena frontoiko haur parkea, eta, harrera oso ona izaten duenez, jarduera martxoaren 9ra arte luzatuko da. Eta egun berean, abenduaren 23an,  ipiniko da …

Gabonetako argien piztuera

Bihar asteartea, azaroak 28, Eguberrietako argiak piztuko dira Eibarko kaleetan, Errebal Plazan 18: 00etan egingo den ekitaldi batean. Bertan, Jon Iraola alkatea izango da, beste udal ordezkari batzuekin batera, baita merkataritza eta ostalaritzako ordezkariekin ere. Argiztapenaren inaugurazioaren ondoren, ekitaldi irekia egingo da, herritar guztiak gonbidatuta egongo dira bertara. Gainera, umeentzat txokolatada eta DJ baten emanaldia …

Merkatarien Gabonetako Otarra

Iritsi dira! Gaurtik aurrera, Azaroaren 27tik, abenduaren 17ra bitartean, Gabonetako 75 saskietako bat lor dezakezu Eibarko Dendarien Elkarteko dendetan Rural Kutxa-ko Eibar Txartelarekin ordainduz. Doan da, ez da beharrezkoa Rural-ean kontua izatea eta 3 hilabetetan ordaintzeko aukera ematen du. Eta oraindik txartelik ez baduzu, sar ezazu zure erosketa-tiketa kutxan abenduaren 21ean egingo den zozketan parte …

Helmet House Eibarko establezimenduak Euskadi Merkataritza Saria irabazi du

Atzo, hilak 23, Donostiako San Telmo Museoan egindako ekitaldian,  2023ko Euskadi Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Sari hauen bidez, Eusko Jaurlaritzak sektore horietako enpresen eta profesionalen ibilbidea, berritzeko gaitasuna eta bikaintasuna aitortzen ditu, lanpostuak sortu eta mantentzeko egindako lana ere kontuan hartuta. Saridunetako bat eibarko establezimendu bat izan da: 10 langile …

Fusion Slow Food

Slow food fusioko jatetxe berriak ateak zabaldu ditu Eibarren erdigunean. Bertan, ekialdeko tradizioak sukaldaritzako berrikuntzarekin bat egiten duen jaki goxoa aurkituko duzu. Sheikok, Kaizen izenez ezagutzen den sukaldaritza eskaintzen du. Etengabeko hobekuntzan eta zapore ezohikoen bilaketa sortzailean oinarritua. Esperientzia dibertigarria bertako eta Asiako sasoiko produktuen fusiotik abiatuta. Prestatu zaitez zapore eztanda baterako eta muga kulturalak …

OPARITU EIBAR TXARTELA PROMO BERRIA – MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK

Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) Eibarko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren kolaborazioarekin batera “Oparitu Eibar Txartela” kanpaina promozional berria martxan jarri du beherapenak eskainiz, oraingoan merkataritza eta zerbitzuak sektoreari zuzenduta. Txartel hau erosieibarren.eus webgunearen bidez eskura daitezke azaroak 13tik aurrera. Merkataritza eta zerbitzuak sektorea: 50€-ko txartela 40€-gatik 100€-ko txartela 80€-gatik *Erabiltzaileek 20€-ra arte aurreztu …

Euskadi Bono Denda deskontu handiekin itzuliko da

Azaroaren 8an, Euskadi Bono Dendaren 4. edizioa hasiko da. Euskadi Bono denda, merkataritza-bonu bat da, bezeroei erositako 30 euro bakoitzeko 10 euroko deskontua jasotzeko aukera emango die. Promozioa eskaintzen duten dendak euskadibonodenda.eus-en webgunean egongo dira ikusgai. 16 urtetik gorako edozeinek 5 bonura arte erosi ahal izango ditu saltoki txikietan egindako erosketa batean edo gehiagotan. Bezeroek …