
Aurreztu dirua Eibarren erosketak egitean: 2025eko udaberriko bonuak itzuli dira
Merkataritza bultzatzeko asmoz, Eibarko Merkataritza Gune Irekia elkarteak Oparitu Eibar Txartela – 2025 Udaberriko Promozioa kanpaina jarri du martxan, ekainaren 3tik agortzen direnera arte indarrean egongo dena.
Oraingo honetan bonuak merkataritza eta zerbitzuetan erabili ahal izango dira. 50 euroko bonuak jarriko dira salgai 40 euroren truke, hau da, 10 euro aurreztu ahalko da bonoaren erosketan. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi bonu erosi ahal izango ditu NAN edo AIZ bakoitzeko, hau da, 50 euroko txartela edo 100 euroko txartela, bi bonu erosiz gero.
Promozio honen onuradun izan nahi dutenek modu erosoan eros ditzakete txartelak www.erosieibarren.eus web orriaren bidez. Webgunea horretarako bideratuko da kanpainak dirauen bitartean.
Ekimen honen bidez, Eibarko Merkataritza Gune Irekiak tokiko ekonomia babestu nahi du, Eibarko denda eta negozioetan kontsumoa sustatuz.