XLIX. Antzerki Jardunaldiak: Eibarko agertokiek era guztietako ikuskizunak hartuko dituzte
Eibarko Coliseo antzokiak XLIX. Antzerki Jardunaldien aurkezpena hartu du gaur goizean. Jon Iraola alkateak azpimarratu duen bezala, hitzordu hau “herriko kulturaren zutoinetako bat da”, eta aurten ere kalitatezko proposamenekin dator: antzerkia, dantza, umorea eta haurrentzako ikuskizunak uztartuko ditu egitarauak. Nahiz eta kaleko ekintzak urtarrilaren 23an hasiko diren Lekim konpainiaren eskutik, edizio honen irekiera ofiziala otsailaren …

